Gaurko Happy Meal-a
- Imanol
- 25 jul 2016
- 2 Min. de lectura
WARNING: This content is NOT product placement.
Nobody pays me, even if I am this cute little piece of cake.
I love to be paid in food. I like to be paid in proper money at times, by the way. I do not have a current paid job.
Arlo askotan sartu naiz nire bizitzan zehar, baina inoiz ez naiz janariaren inguruan sortzen den kulturaren oso zalea izan. Nire amak primeran sukaldatzen du, nik ez. Askotan gauza bera erantzuten det: "Yo es que soy más de comer".
Kontutan hartzekoa da Donostian bizi naizela, seguruenik Europa mailan janariari otoitzik handiena egiten dion hiria, edo handienetarikoa behintzat. Hori nabaria dugu, nire azkeneko exak Basque Culinary-n ikasten zuen, nire arreba batek Arzak jatetxean egiten du lan, eta bizitza osoan izan ditudan lanpostu gehienak ostalaritza eta zerbitzuekin harreman zuzenean egon dira, baita nire lagun gertuenetarikoenak ere. Honela ikusita, zeinen ondo sukaldatzen zuten nire ex guztiek, baina maitik egiten duen arraiak ez du parekorik.
Eta nolatan horrela ez naizela sukaldari ona? Auskalo. Beti izan ditut sukaldari trebeak gertu, ni baino trebeagoak behintzat. Eta gehienetan ez nuelako denborarik (topatzen) maitasunez sukaldatzeko. Eta nik dena maitasunez egiten dut.
Baina orain munduko denbora guztia daukat nire aukeran, eta gaur Happy Meal bat oparitu nahi nion nire buruari. Batzuetan literalki McDonaldseko Happy Meal bat izan daiteke hori, bertako jostailuekin oso ondo pasatzen dudala aitortzen baitut, baina gaur ez. Gaur denbora eta gogoak nituen, eta honela maite izan dut nire burua:

Lasai asko nentorren portutik arrebarekin, eta Reina Regenteko Pantorin Kepa agurtzera sartu naiz, baina ezin izan det sailetsi: dagoeneko online erosita nituen piperrak eraman ditut etxera. ZEN etxeak egiten dituen bi zapore berriak: Ibérico y Atún con guindilla, azkeneko hau ezin izan nuena probatu Pantorin lan egiteari utzi aurretik. Eta egun zoriontsua dudanez, GROSSen Happy Pils garagardoarekin bukatu det eskuan.
Tunazkoak etxean lasai asko prestatu ditut azkar, besteak amatxorentzako dira. Eta Amatxok frigoan utzitako arrozarekin batera jan ditut, arrozari zartailan ura eta currya gehitu ondoren. Gainera, curry hori Pragako supermerkatu batean erosi genuen, eta horretaz gogoratzeak gehiago poztu nau.
Lasai, ez naiz food porn egiten dutenen instagramer batean bihurtuko. Eta lasai, inork ez dit ordainduko produktuen inguruan idazteagatik. Hori bai, gure etxean opariak beti ospatzen ditugu, janaria badira hare gehiago.
Comments